Skip Navigation Linkstxanogorritxo

sinopsia_on.png sinopsis_on.png  

 

Txanogorritxo

​ 

3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna.

(Ikuskizun hau haurren eta gazteen babeserako zerbitzu gisa har daiteke, Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Bilkuran onartutako 1994/7 BEZFA 20.Bat.8 a) artikuluan ezartzen denaren arabera eta arau bereko 91.Bat.2 7 artikuluan aurreikusten denaren arabera 100eko 10eko zerga-tasa murriztua aplikatuko zaio)

Espectáculo dirigido a público infantil de entre 3 y 9 años

(Este espectáculo puede ser calificado como servicio de protección de la infancia y de la juventud, en el sentido de lo dispuesto en el artículo 20.Uno.8 a) de la NFIVA 7/1994 aprobada en Sesión Plenaria por las Juntas Generales de Bizkaia y como tal tributa al tipo reducido del 10 por 100 previsto en el artículo 91.Uno.2.7º de la citada NFIVA)


 

 

Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Ume alaia eta jostaria da oso, baina eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta direnez, ume gajoak ez dauka norekin jolastu.

 

Goizean goiz, amak basoaren beste aldera joateko aginduko dio Txanogorritxori, amona gaixo dago-eta. Neskatoak pozarren onartuko du enkargua, basoko izakiekin jolasteko aukera izango baitu amonaren etxerako bidean.

 

Baina arriskuarekin topo egingo du baso barrenean; otso maltzurra izango da Txanogorritxorekin jolastu nahi izango duen izaki bakarra eta sekulako azpikeriaz umea engainatzen saiatuko da.

 

 

 

Charles Perraultek jaso zuen ipuin klasikoaren moldaketa da antzezlana, gaur eguneratutako testu, forma, irudi eta edukiekin. Azpimarratzekoa da lanak izango duen ukitu musikala; dantzek eta abestiek Txanogorritxo lagunduko dute basoko bide ahaztezin, arriskutsu eta dibertigarri honetan. Izan ere, jolastea ezinbestekoa da, baina beti ere begiak erne eduki behar dira.


 

Caperucita vive con su madre en la casa del bosque. Es una niña muy alegre y juguetona, pero para ir a la escuela de nuevo todavía faltan unos meses, pobrecita, no tiene con quién jugar durante las vacaciones.

 

Por la mañana temprano su madre le manda ir a casa de la abuelita, que está al otro lado del bosque, ya que ésta se encuentra enferma. Caperucita recibe el encargo con mucha alegría, porque así, durante el camino podrá jugar con los animales del bosque.

 

Pero dentro del bosque se encontrará diversos peligros, el lobo feroz va a ser el único animal que quiera jugar con Txanogorritxo utilizando artimañas increíbles para engañarla.

 

Esta obra es una adaptación actual del cuento clásico de Charles Perrault tanto en el texto como en las imágenes y en los contenidos. Reseñable va a ser la gran ayuda que le van a prestar a Txanogorritxo el contenido musical, los bailes y canciones con los que cuenta ésta obra para no olvidar el viaje peligroso y divertido que va a hacer a través del bosque.

 

Es necesario jugar y divertirse, pero siempre hay que tener los ojos bien abiertos.

 ​


 

 

GLU GLU  todosonrisas.