Skip Navigation Linksnickmaritxu_nickbartolo

 

 ikuskizuna

Maritxu eta Bartolo ezizenekin gazte bik txatean topo egingo dute. Denbora batez internet bidez komunikatzen egon eta gero zita egitea erabakiko dute. Non eta opera bateko biltegi zaharrean pasatuko dute gaua elkarrekin. Bertan aurkitutako elementu guztietaz baliatuta bikotea jolasean arituko da. Bartolok kantuz iturria munduan zehar aurkitu nahi duen bitartean, Maritxuk sexuarekin gozatzeko asmoa dauka. Bata bide batean, bestea beste bidean, baina topo egingo al dute inoiz?

Antzerkiak eta dantzak bat egiten dute antzezlanean. Bi aktore taula gainean eta ezustekoz beteriko komedia. Eromenezko erritmoak munduan eta denboran zehar garraiatuko du ikuslea antzerki-bidaia-komiko honetan: klasikotik futuristara, musikaletik dramara, beldurrezko eszenetatik epikoenetara, egoera absurdotik errealismora, patetismotik hunkigarritasunera, beti ere komedia nagusi dela.

"Maritxu, nora zoaz" kanta ospetsua abiapuntu, umorezko maitasun eta erotismo istorio honek gure erokeriak itsututa begien aurrean dugun hori ikusten uzten ez digula kontatzeaz gain, helduek batzutan jolasaren zentzua ez galtzearen beharraz ohartzen digu.

Dos jóvenes con los nick de Maritxu y Bartolo se encuentran en la red. Después de un rato de conversación acuerdan citarse. Dónde? Pasarán la noche en el almacén viejo del sótano de la Opera.

Allí jugarán con todos los elementos que se encuentran. Mientras Bartolo sólo piensa en viajar por el mundo a través de la canción Maritxu tiene intención de que la cita sea sexual. Cada uno con su rollo, ya podrán encontrarse?

El teatro y la danza se funden en ésta obra. Dos actores encima del escenario en una obra llena de sorpresas y de comedia.

A un ritmo loco a través del tiempo y del mundo viajará el espectador: del clásico al futuro, del musical al drama, de las escenas de terror a lo épico, de lo absurdo a lo real, del patetismo a lo profundo, pero siempre reinando la comedia.

Tomamos como punto de partida la canción de "Maritxu nora zoaz" y a partir de ahí viajamos con la comedia y el sexo.